LOGO-GOZOA-200X100-1.png

Antxon

Lucas

Gozotegia: Garikano  (Donostia)

  • Facebook
  • Instagram

/// BIO

Errondo pasealekuko 3. zenbakian Garikano gozotegia dago, Donostiako tradizio handienetakoa duena. 1955ean Antxon Garikanok sortu zuen eta gaur egun familiaren hurrengo belaunaldiak zuzentzen du. Produktu guztiak eskuz egiten dituzte Pilarrek eta Antxonek, kalitatezko lehengaiz, naturalez eta kontserbagarririk gabe. Gipuzkoako gozogile eta txokolategileak.

 

Hainbat eta hainbat gozotan espezializatu dira: hostoreetan, tartetan, croissantetan edo pasteletan. Hori gutxi balitz, Gabonetan eta udan izozkiak eta bonboi-izozkiak ere egiten dituzte. Euren tarta ospetsu guztien artean, Gaztelubide eta izarra nabarmentzen dira, horren sortzaile originalak dira, eta, euren tartarik enblematikoena da gainera. Azkenik, "inglesitos" izeneko bizkotxo txikiak azpimarratu behar ditugu, hirian oso ezagunak baitira eta masa desberdinetatik egiten baitituzte ondoren forma emateko.