Logotipo GOZOA

Miren Lukas

Pastelería Oa

Hernani

Miren Lukas

Pastelería Oa

Hernani

OA gozotegia 2009ko Santo Tomas egunean ireki zen, Hernaniko Andre Kale 16an, familiako janari-denda berritu baten herentzia gisa.

Ia 100 urtetan negozioak izan duen bilakaera naturalaren ondoren, Miren Lukasek egin zuen behin betiko aldaketa. Kasu askotan bezala, sukaldean jolasean hasi eta pasio bihurtu zen, eta, Cebanc-eko bere prestakuntzaz gain, gastronomiaren ofizioan ere graduazio birreta jarri zuen. Eta nabaritzen da. Bere hitzetan, “Profesional bezala baino gehiago, etengabe hobetu nahi duen ikasle bezala”. Goi mailako sukaldaritza, sormena eta gustu ona gastronomia gozora eramanak. Izan ere, berak argi zuen gastronomian, oro har, eta gastronomia gozoan, bereziki, duen prestakuntza gaur egun OA Gozotegiaren lantegian maisutasun handiz egiten duen lanbidera bideratuko zuela.